Ordenagailuak eta Internet zerbitzua

WiFi zerbitzua

Gure liburutegian WiFi sarea doan eskaintzen dugu: erabiltzeko, WiFira konektatu daitekeen gailuren baten bidez "WIFI4EU" izeneko sarea aukeratu eta terminoak eta baldintzak irakurri eta onartu.

 

Ordenagailuak eta Internet zerbitzua

Ordenagailuak erabiltzeko aukera eskaintzen dugu eta lau ordenagailu daude erabilgarri:

  • 16 urtetik gorako erabiltzaileek:
    • 60 minutuko saioak
    • Hiru saio egunean
    • 30 saio hilean
  • 16 urtetik beherako erabiltzaileek:
    • 30 minutuko saioak
    • Saio bat egunean
    • 25 saio hilean
    • Oharra: 16 urtetik beherako erabiltzaileek galarazita dute sare sozialetarako sarbidea (ordenagailuz, automatikoki).

Ordenagailuak erabiltzeko erabiltzailea egiteko inprimakia:

Bete ezazu inprimakia eta bidali liburutegia@astigarraga.eus helbidera. Ez ahaztu zure datuak gordetzeko baimena emateaz inprimakiaren behekaldeko laukia markatuz.

Oharra

  • 16 urtetik beherako erabiltzaileek beren guraso edo tutorearen baimena behar dute. Kasu horretan, baimena liburuzainaren aurrean sinatu beharko da.
  • Ordenagailuak erabiltzeko Euskadiko liburutegi publiko bateko erabiltzailea izatea ezinbestekoa da.