Maileguak

Maileguak

Zer mailegatu daiteke?

Bildumako dokumentu guztiak maileguan hartu daitezke, erreferentzia lanak eta hemerotekako egunerokoak izan ezik.

Zenbat dokumentu mailegatu ditzaket?

Gehienez, 12 dokumentu mailegatuko dira:

  • Hiru liburu: 21 eguneko mailegua.
  • Hiru CD: astebeteko mailegua.
  • Hiru DVD: astebeteko mailegua.
  • Hiru aldizkari: astebeteko mailegua.

Zenbat irauten du maileguak?

  • Liburuak: 21 egun
  • CDak: astebete.
  • DVDak: astebete.
  • Aldizkariak: astebete.

Mailegua luza dezaket?

Mailegatutako dokumentua galdu dut

Maileguan hartutakoa galduz gero, ale berdin batengatik ordezkatuko da (erabitltzaileak hartuko du beregain).

Postontzia

Liburutegia itxita egon arren, maileguak Erribera Kulturgunearen atzeko sarreraren ondoan kokatzen den postontzian utzi daitezke edozein momentutan.


 

Liburutegi arteko mailegua

Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko Liburutegi Arteko Maileguan parte hartzen du Astigarragako Udal Liburutegiak. Ondorioz, gure liburutegiko erabiltzaileek mailegu mota honetan parte hartzen duten Euskadiko beste liburutegietan dauden liburuak eskatzeko aukera dute. Horretarako, jo liburutegira edo jarri harremanetan liburutegiko arduradunarekin.

eLiburutegia eta eFilm

  • Euskadiko Irakurketa Sareko parte izanik, Astigarragako Udal Liburutegian liburu elektronikoak eta pelikula digitalak eLiburutegia eta eFilm bidez mailegatzen ditugu.
  • eLiburutegian sartzeko gida.
  • Oharra: Liburutegiak bi eReader ditu, mailegatu daitezkenak.