Liburutegiko eremuak

Liburutegiko eremuak

Sarrera

Liburutegira sartu bezain laister, erakusmahaia aurkituko duzu. Bertan, liburutegiko langileak edozein zalantza argitzeko prest egongo dira.

Ondoan, pelikula bilduma dago eskuragarri.

Baita CD bilduma ere.

Hemeroteka

Sarreratik hurbil, ezkerraldean kokatzen da hemeroteka. Bertan, zenbait egunkari eta aldizkari aurkituko dituzu, baita hauek irakurtzeko mahai eta sofa bat ere.

Azken hilekoa ez den ale edo zenbakiren bat behar baduzu, liburutegiko langile bati galdetu.

Helduen eremua

Liburutegiko ezkerraldean kokatzen da.

Erreferentzia: bertan ezagutza arlo desberdinetako liburuak aurkitu daitezke, Sailkapen Hamartar Unibertsalaren arabera sailkatuak:

  • 0 Hiztegiak. Entziklopediak. Informatika
  • 1 Filosofia. Psikologia
  • 2 Erlijioak
  • 3 Gizarte zientziak. Soziologia. Zuzenbidea. Politika. Hezkuntza
  • 5 Zientzia hutsak. Matematika. Fisika. Kimika. Biologia
  • 6 Medikuntza. Sukaldaritza. Enpresa
  • 7 Artea. Kirolak
  • 8 Hizkuntzalaritza. Literatura
  • 9 Geografia. Historia 

Helduentzako gainontzeko eremuak genero literarioaren arabera daude sailkatuak, eremu bakoitzeko liburuak idazlearen arabera alfabetikoki ordenatuz:

  • Poesia (P)
  • Komikiak (K)
  • Antzerkia (A)
  • Biografiak (B)
  • Saiakera (82-4)
  • Narratiba (N)

Hileroko nobedadeak ere ikus daitezke.

Haur eta gazteen eremua

  • 6-8 haur literatura: gometsa morea dute.
  • 9-12 haur literatura: gometsa horia dute.
  • Komikiak: 6-8 eta 9-12 urte bitarteko haur literaturako komikiak daude bertan.
  • +12 literatura: ez dute gometsarik, baina etiketak “GL” hizkiekin hasten dira.

Haurtxoteka

Fisikoki banatutako eremua da, erabiltzaile txikienek lasai erabili dezaten beren eremua beste erabiltzaileei eragin gabe. Bertan, 0-5 urte bitarteko irakurleentzat egokiak diren liburuak aurkitu daitezke.

  • Gurasoen txokoa: bertan, gurasoentzat interesgarriak izan daitezkeen haurren heziketari buruzko liburuak aurkitu daitezke.

Ikasketa gela

Erribera Kulturguneko beheko pisuan ikasketa gela bat daukate eskuragarri herritarrek.