Haur eta gazteen atalak

Haur eta gazteen atalak

Atalak

Haurtxoteka

Beste eremuetatik fisikoki banatutako eremua da, erabiltzaile txikienek lasai erabili dezaten beren eremua beste erabiltzaileei eragin gabe. Bertan, 0-5 urte bitarteko irakurleentzat egokiak diren liburuak aurkitu daitezke.

Gurasoen txokoa

Bertan, gurasoentzat interesgarriak izan daitezkeen haurren heziketari buruzko liburuak aurkitu daitezke.

Gazteen atala

6-16 urte bitarteko irakurleentzako literatura biltzen duen eremua da. Hiru sailetan dago banatuta:

  • 6-8 haur narratiba
  • 9-12 haur narratiba
  • +12 narratiba

Ekintzak

  • Ipuin-kontaketak:
    • Iraupena: 30-45 min.
    • Saioak:
      • 1-3 urte: Haur bakoitza pertsona heldu batek lagunduta. Ordutegia: 17:00etan.
      • 4-6 urte: Haurrak bakarrik sartuko dira. Ordutegia: saio bikoitzak dira: 17:00etan eta 18:00etan.
  • Bisita gidatuak:
    • Astigarragako Herri Eskolarekin elkarlanean, Lehen Hezkuntzako 1., 3. eta 5. mailetako ikasleek bisita gidatua egiten dute liburutegian.